XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aita Ubillosek ere alaxe egin zun, noski, gure liburu zarretan
Bere Filosofi liburuaren tituluan Tolosan Teologi-irakasle zala adierazten zaigu.
Ta liburu ori geroago esango degunez, 1755'garrenean argitara zan Donostian.
Ordurako, bada, Filosofi-irakasle izana zan.
Filosofi-liburu orren bigarren zatia 1758'garren urtean argitara zan Donostian bertan eta zati ortan ordurako
Berrogei ta amar-edo urte zitula eman zioten, bada, ohorezko aipamen ori.
Orixek,
Oker dago ortan.
Gure Aita Ubillos etzan Zarautzen bizi.
Etzan euskeraren alde ainbeste ta ain ederkilan egin zuten Zarauzko gure prantziskotar Mixiolarien taldekoa izan.
Tolosan eta Arantzazun bakarrik ikusten degu beti Ubillos.
Beste iñun ez, ikasten ezpada.
Tolosako Aita Nagusia izan zala ere badakigu.
Baita Kantauriko prantziskotar Probintzi guziko Aita Probintzialaren urrengo edo, guk diogunez,
Bestaldetik eta geroago noski, Arantzazun ikusten degu urte askotan zear, bertako Nagusiaren aolkulari edo, gure legeak diotenez,
Beste aolkularien artean aurrena, gañera.
Ala zanez, urtero-urtero jarri oi zun bere izena euskal gazteak Arantzazun praille egin, prantziskotar jantzia artu ta profesa egiten zuteneko agirietan.
Letra argi ta ederra berea.
Ala iraun zun Arantzazun emezortzi urte luzeetan, 1768'garrenetik 1786 urtera.
Urte ontako Agorraren amalauan jarri zun azkeneko aldiz bere izena liburu ortan.
Letra bera ere, argia izanik, xartu zitzaion ordurako.
Irurogei ta emeretzi urte betetzear zitun orduntxe.
Zartzaro bete-betean zegon.
Naiko lan egin zun bere bizitzan zear eta atsedenean lasai egon zitekean.